Barriola

25 urteko lan-ibilbide honetan, era guztietako postuetan aritu naiz diseinuaren eta komunikazioaren arloetan, arlo bakoitzeko birtuosoak ezagutu ditut, eta lankideen sare bat sortu dut; haiekin batera, askotariko proiektuei aurre egitera ausartzen naiz: kanpainak, branding-a, naming-a, ilustrazioak, motiongraphics, dekoratuak, liburuak…, denetarik!

Mota guztietako bezeroak ditut: agentzia kreatiboak, diseinu- eta komunikazio-estudioak, enpresak, entitateak eta erakundeak. Egiten dudan guztian marka sortzea da gakoa, beti egitura zehatz batekin; ezer ez da ausaz egiten. Beren proiektuetan parte hartzera gonbidatzen naute agentziek, zeregin espezifikoak egiteko edo koordinazio- eta aholkularitza-lanetan aritzeko. Batzuetan, bakarlaria, zorrotza eta puntalakurlo samarra naiz, eta beste batzuetan, berriz, talde bateko kidea. Talde-lanean, oso gustuko dut beste profesional batzuekin elkarlanean aritzea, eta bereziki, proiektu bakoitzerako taldeak koordinatzea.

Ez dago formula bakarra; proiektu bakoitzak arreta pertsonalizatua eta lantalde espezifiko bat behar ditu. Ekarpenak bai formari, bai edukiari dagokienez egitea gustatzen zait. Izugarri gozatzen dut esloganak eta testuak sortzen, gauzei izena jartzen (naming-a), irudien munduak eta haren garapenak liluratzen naute, eta, egia esanda, zoriontsua naiz nire lanarekin. Niretzat, ezer ez da ezinezkoa; ausartzea da kontua. Zerbitzu ugari eskaintzen ditut, baina garrantzitsuena nire interesa eta gogo bizia dira. Asko interesatzen zait zure proiektua, zure marka, jende desberdinarekin lan egitea, eta, bereziki, hazten eta ideiak botatzen jarraitu nahi dut.

2 hamarkada baino gehiago hitz gutxitan:

  • Informazioaren Zientzietan lizentziaduna (Kazetaritza)
  • Arte Ederretan lizentziaduna
  • 4 urte diseinatzaile grafiko gisa EiTB-n
  • 19 urte BIT&MINA-n (bazkide sortzailea eta arte-zuzendaria)
  • Beste estudio eta enpresa askorentzat egin dut lan: Signo Digital, Digitalak, Haratago, Kultur Atelier…
  • Eta, orain, BATUTAn!
To top