Batutak ez du forma zehatzik.

Egoera guztietara egokitzen da, eta beharren arabera aldatzen: behar denean, diseinatu, ilustratu, idatzi edo koordinatu egiten du, baina, batez ere, sortu, imajinatu eta amestu egiten du. Modu kreatiboan komunikatu nahi dugu, proiektu bakoitzaren beharretara egokituz.

Ez dugu uste tresna edo bitarteko bakoitzak erabilera zehatz bat duenik; bitarteko guztiak proiektuaren helburura egokitzean dago gakoa, guztiari bigarren buelta bat ematea, edo, behar izanez gero, hirugarren bat ere bai. Entzun, partekatu, pentsatu, ikertu eta garatu egiten dugu, baina, batez ere, GOZATU EGITEN DUGU.

AIPAGARRIAK

Gero Axular 20urte ikuskizunaren kartela
Gero Axularren 20.urreneko ekitaldiaren kartela

Elkarlana da sistema: BATUTA ez da estudio bat soilik; komunikazioaren arloko profesionalak uztartzen ditu. Bakarra balitz bezala heltzen diogu kasu bakoitzari; zure beharretara egokitzen gara, eta proiektu bakoitzean geure burua berrasmatzen dugu. Era guztietako gaitasun kreatiboak ditugu; besteak beste, argitalpenak, ilustrazioak, kartelak eta infografia animatuak.

Gure taldearen birtuosismoa eta adimena alderdi horietako bakoitzean islatzen dira, gogor lan eginez eta bikaintasunarekin konpromiso sendoa hartuz. Harrotasunez betetzen gaitu miresten ditugun banakoz inguratuta egoteak, beren arloetan aditu direnez, eta, urte hauetan guztietan, industriako talenturik onenetako batzuekin lan egiteko pribilegioa izan dugu. Kolaboratzaileen sare hau arretaz egokitzen da proiektu bakoitzaren beharretara, eta, horri esker, diziplina anitzetako talde benetan eraginkorrak sor ditzakegu erronka bakoitzerako.

To top